Ganbara Hostel, Bilboko Alde Zaharrean kokatuta

Ganbara Hostel Bilboko hirigunetik hurbilen dagoen aterpetxea da, hirbilduko Alde Zaharrean edota Zazpi Kaleetan bertan aurkitzen baita. Bere kokaleku apartagatik, bidaiariarentzako interesekoak diren guneekin oso ondo konektatuta dago.

50 bat metrora, edozein lekura eramango zaituen metro geltokia dago. Halere, kokalekua hain ona izanda, ez zaizu ezer kostako hiriko leku interesgarrietara oinez heltzea.

Tranbia ere aukera ona da. Gertuen dauden geralekuak Erribera eta Arriaga dira. Bilborik modernoa ezagutzeko garraio aproposa da, Guggenheim, Isozaki dorreak, Iberdrola dorrea, Zubi-zuri, Deustuko Unibertsitatea etab. hartzen dituen Abandoibarra auzora heltzen baita.

Zelan heldu:

Aireportutik (Loiu): heldueren atariaren aurrean dagoen Bizkaibus A3247 hartu eta Bilboko autobusen zentrala den Termibusen bajatu. Bertan, metroa hartu eta Casco Viejo geltokian jaitsi, Unamuno Plazako irteera erabili. Prim kalea plazaren ezkerrera dago. Lehenbiziko bihurgunea igarotzerakoan ikusiko gaituzu (k/ Prim 11).

Autobus geltokitik (Termibus): metroa hartu eta Casco Viejo geltokian jaitsi, Unamuno Plazako irteera erabili. Prim kalea plazaren ezkerrera dago. Lehenbiziko bihurgunea igarotzerakoan ikusiko gaituzu (k/ Prim 11).

Tren geltokitik (Abando): ez baduzu ibiltzeko gogorik edota zure motxila pisutsuegia bada, geltokian bertan dagoen metroa hartu dezakezu eta Casco Viejo geralekuan jaitsi, Unamuno Plazazo irteera erabili; baina ahal izanez gero, paseo bat ematera animatu nahi zaitugu, geltokia Alde Zaharretik oso gertu dago eta. Nafarroa kaletik jaitsi besterik ez daukazu eta Arenaleko zubia gurutzatu. Ezkerrera San Nikolas eliza ikusiko duzu eta horren atzean Askao kalea. Kale horretatik eskumara joanez Unamuno Plazara helduko zara. Prim kalea plazaren ezkerrera dago. Lehenbiziko bihurgunea igarotzerakoan ikusiko gaituzu (k/ Prim 11).

Kokapena: