Gaztelugatxeko San Joan

Leku idiliko hau Bakio eta Bermeo artean dago, eta kostaldeari harrizko zubi batez eta 231 mailako eskailera batez lotzen zaio.
Gaur egun ikusten dugun eliza ez da jatorrizkoa, zoritxarrez. Mendeetan zehar, suteak eta batailak izan dira, eta eliza hainbatetan berritu behar izan da. Pentsatzen da lehenengo baseliza IX. mendean eraiki zela. XII. mendean, komentu bihurtu zen. Baina, bi mende geroago, fraideek alde egin behar izan zuten, balioko objektu guztiak hartuta.

 

 

 


Gaztelugatxeko San Juan

Urdaibai

Oiz mendian jaiotako Oka ibaia du bihotz, Mundakara iristean itsasadar bihurtu eta bizitasunez betetako padurak sortzen dituena. Eguneko hainbat unetan ikustea gomendatzen dizugu, itsasbeheraz zein itsasgoraz gozatu ahal izateko.
Arrano arrantzalea, mokozabala, zezen-txoria… Iberiar Penintsula osoan begiztatzen oso zailak diren hegaztiak dira. Urdaibain, baina, guztiak ikusi ahal izango dituzu, hegaztientzako festa gunea baita. Ez ahaztu Urdaibai Bird Center modernoa bisitatzea. Zehaztasun guztiez gozatzeko beharrezkoa den informazioa jasoko duzu bertan.

 

 

Urdaibai, Biosferaren Erreserba

Gernikako Juntetxea

Gernikako gune hori Bizkaiko herrien bilgune izan zen, gutxienez, XIV. mendeaz gero, eta euskal tradizioen jarraipenaren sinboloa da. Haritza Batzarretxeko barruti barnean dago, eta ordezkatu behar denean, aurrekoaren kimua erabiltzen da.
Egoitza hau dugu Europako legebiltzar zaharrenetako bat da. Batzarretxeak funtzio hori ez galtzeaz gainera, oraintxe bertan erabateko jarduerarekin jarraitzen du, bertan egiten baitira Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkurak eta bestelako ekintza batzuk, Batzar horien egoitza baita Batzarretxea.

 

 

 

Gernika Juntetxea

Bizkaia Zubia

Bizkaia Zubia egitura mekanikoarekin eraikitako munduko lehen transbordadore-zubia izan zen. Ibaizabal ibaiaren bokalean dago, XIX. mendera arte Bilboko estuario nabigagarria itsasora irekitzen zen puntuan. Alberto Palacio y Elissaguek diseinatua, 1893ko uztailaren 28an inauguratu zen.
2006an, UNESCO-k Munduko Ondare izendatu zuen, Europako Iraultza Industrialeko eta burdinazko arkitekturako eraikinik esanguratsuenetako bat izateagatik.

 

 

Bizkaia Zubia

Donostia

Donostiara iristearekin bat, Kontxako hondartzak bainu eder bat hartzera edo urertzean paseatzera gonbidatzen zaitu; baita neguan ere. Badia benetan da dotorea. Igeldo mendiaren eta Santa Klara uhartearen ingurumarian dago, eta mundu osoan da ezaguna. Hiriak, baina, baditu beste bi hondartza eder: oinez ibiltzea gustuko baduzu, Zurriola hondartzan, surf zaleen gunean, has dezakezu zure pasiera; ondoren, Urgull mendia Pasealeku Berritik inguratu, eta azkenik, badia osoa zeharkatu, harik eta Ondarreta hondartzara iritsi arte. Hantxe izango duzu zain Haizearen Orrazia: Eduardo Txillida eta Peña Gantxegiren eskultura multzo monumental zoragarria, Kantauri itsasoaren kuraiaz hitz egingo dizuna.

 

 

Donostia

Vitoria-Gasteiz

Iritsi bezain pronto ohartuko zara: Vitoria-Gasteiz atsegina da, erosoa, eta bizitzeko diseinatuta dago. Dena dago hurbil, baita Eraztun Berdea izenez ezagutzen den hiriaren perimetroa ere, oinez zein bizikletan zeharkatzeko moduko sei parke handiek osatutakoa. Horietako batean, Salburuan, hainbat urmael daude. Migrazio igarobide batean kokatutako urmaelak direnez, hegazti ugari geratzen dira bertan. Norako turistiko iraunkorraren nazioarteko ziurtagiria lortu du, Biosphere Responsable Tourism.

 

 

Vitoria-Gasteiz