BILBORI BURUZ

Bilbok eskaintzeko asko dauka eta Ganbara Hostelen edozein lekutik gertu egon eta toki interesgarrienetara oinez joan ahal izango zara: Guggenheim Bilbao Museoa, Alhondigako kultur etxe modernoa, Arte Ederretako Museoa, Bilboko Euskal Museoa, Arkeologia Museoa, Erriberako Azoka, Euskalduna Jauregia, Arriaga Antzokia, Campos Eliseos Antzokia, Foru Jauregia, Deustuko Unibertsitatea…

Gurean gelditzeak kalez-kale ibili zein bilbotarren joan-etorrien lekuko zuzenean izateko aukera emango dizu, eta horrela izaten da hiriak ezagutzeko modurik onena: Alde Zaharreko laberinto-itxurako kaleetatik galdu eta bertako pintxoak dastatu, ibai ertzetik ibilaldi luzea eman, erakusketaren bat ikusi, kontzertu batekin gozatu… Azken batez, Bilbo bertako bat izango bazina bizi.